Etika

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Garitano 2015ko mai. 5a, 09:58

Paperak apurtzen, aurkitu ditut Peña-Hermandad Kikioren estatutuak, 50eko hamarkadakoak.

Elkartearen helburua zen, gaixoen kasuan, elkarri laguntzea. Gure ikasle denboran –Escuelas Nacionales-etan– ez zegoen Etika irakasgai konkretu bat bezala, baina On  Marinoren, On Eliasen eta beste maisu batzuen irakaskuntzak nahiko eredugarriak izan ziren, eta bestela ikusi hamahirugarren artikuluan jasotakoa: “Gaixoak erretitaratzeko muga ordua da 21:00etan, ez bada jai herrikoia edo aparteko jai kultural edo interesgarria, eta beti jokaera zuzena erakutsiz". Kideak behartuta geunden Batzordeko arduradunari jarrera eskandalagarriko kasuak salatzera. Jaso zenezakeen zigorra zen, gaixorik egonez gero, lehenengo sei hilabeteetan ez jasotzea eguneko akordatutako 35 pezetak (0,21 euro), edo 25 pezetak (0,15 euro) gaixotasuna luzeagoa bazen; baina gaixotasun benereoean kasuan, ezer ere ez. 

Pentsa daiteke fraile kuadrilla bat ginela; baina ez, gure himnoa zen: “Hemen gaude Peña Kikio, beti presto juergarako, ez dago inor herri honetan guri adarrik joteko... tralalara”, eta sarri abesten genuen. Pasatu ziren urteak, eta kide gehienek familiako betebeharrak hartuta, ermandadea desegin eta kartillako dirua,  Benefizentziako Etxeari eman zitzaion. Dudarik gabe, gure diruzainaren morala oso urrun zegoen gaurko hainbat inputaturengandik; hark etika bazuen, eta baita estetika ere.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak