Mixerablia

Erabiltzailearen aurpegia Pedro Garitano 2014ko ira. 2a, 00:00

Lehengo baten izan nitzan burdindegian erosteko asmoz, arterio sinple bat, baina oso beharrezkoa sukaldean, eta izendatzen dotena, mixerablia... –nere ama zenari entzunda.

Ez zekien dendako jabeak zer zen, orduan nik esplikatu nion zala makila zapal bat, koilara estilokua, gomazko bi hertz edo txaflan, bitartean hartzen dutenak... eta orduan ezan zostan hori zala, mingaina...

Bueno, nik esan notsan, ba ondo dagola esanda mingaina (nahiz eta adiera asko eduki, ahoko organo bat, kanpaiaren badajoa ere bai, zarraila baten lengetia eta abar…), baina mixerablia ere ondo dagola esanda, neretzat hobeto, gainera, daukan izpiritu zorrotzagatik. 

Badakizue sukaldean saltsa eta hainbat arrastu gelditzen direla, eta ez bakarrik arrastoak, izan leizke mila gauza ondo aprobetxatzea merezi duenak; hor dare angulak, adibidez, eta horrek die palabras mayores garestiak direlako, edo oso gutxitan jaten direlako. Orduan, derrigorrezkoa da aprobetxatzea ahal dan guztia, eta hor sartzen da hitz gogor, barne zatarra, eta norberari  aurpegira bota ezkero, min galanta egiten duena, baina  kasu honetan oso ondo  ñabartzen duena problemia.

Nere ustez, gehienbat  Madura auzoan –hangoa zan ama–, Bergarako euskeraren leku paregabea, nahiz eta prestatutako hitza izan, beste hainbat hitz bezala, hala esaten zala, eta nik hala segiduko dot eskatzen, mixerabliaren beharra daukatenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak