Urruntze soziala, gizarte arrakala, egoismoaren, harrokeriaren, xenofobiaren, homofobiaren, injustiziaren, aukera-desberdintasunaren, eta abarren ondorio da, eta, beraz, zentzugabekeria da urruntze soziala proposatzea.
Pentsatzen dut pertsonen arteko urruntasun fisikoa –1,5 metro edo 2 metro– dela esan nahi digutena, eta halaxe proposatzen digutena, guztiz bestelakoa.
Pentsatzeko eskatzen dizut, mesedez, eta, ondo iruditzen bazaizu, zure hizkuntza moldatu eta zure inguruan komunikatu.
Hitzak sortzaileak dira: zerbait ez da existitzen izena jarri arte; eta gero, hitzek gure pentsamendua adierazten dute eta moldatu egiten dute.
Iruditzen zait ezen, kalera irteten garenean, aldendu egiten garela, ez distantzia fisikoa gordetzeko bakarrik, baizik eta, badaezpada ere...; ezezagunekin begiradak gurutzatzeko beldurra izango bagenu bezala, kalean ezikusiarena eginez.
Urruntze soziala sortzen ari gara, distantzia fisikoa gordetzeaz gain.
Pertsona ausartek esaten dute krisi hau une aproposa dela gizarte-eredua aldatzeko, mundu hobea lortzeko. Urruntze soziala sustatzea eredua aldatzea da, eta, gainera, eredu zentralista, poliziala-eta bada, konturatu gabe egoera berri batean sar gaitezke, baina ez da bilatzen eta irrikatzen duguna.
Mundu hobe baten alde.
----------
Pedro Etxebarria
Erretiratua
Aretxabaleta