'Elephant in the room'

Erabiltzailearen aurpegia Piter Encinas 2022ko ots. 18a, 09:19

Alderdiko kide batek esamolde ingelesez bat irakatsi zidan: Elephant in the room. Esaldi hori ironiaz beteta dago, eta, aldi berean, asko esaten du. Bere itzulpenean dio: Elefante bat gelan batean. Eta gehienetan erabiltzen da egoera bat oso bistakoa denean, baina, era berean, ez denean ikusi nahi, edo alde batera utzi nahi denean. Batez ere, egoera hori oso ohikoa izaten da klase politikoaren artean, arazo edo gabezia bat dagoenean eta politikariek ez dutenean ardura hartzen.

Hemen, Arrasaten, holako gertaerak daude, aipatu eta gero oso garbi geratuko da zertaz ari naizen, eta hemengo politikariak zertaz ari diren: gabeziek bere horretan diraute, eztabaida sahiestuz. Are gehiago esango dut: prepotentzia erabiltzen besteen ekarpenak eta iritziak gutxiesteko, elefantea gelan egon arren. Egoera larria ez balitz izango oso dibergarria izango litzateke pertsona batzuk elefante batekin gela batean ikustea.

1- Hileta Zibilari buruz hitz egin dezakegu, non ez dugun aukerarik gure lagunak eta senideak duintasunez agurtzeko. 2022. urtean hori egurats gorrian egiten dugu, neguan, hotzarekin, haizearekin, euriarekin horrela egin behar dugu, gure politikariek beste alde batera begiratzen duten bitartean. Ahaztu gabe, arrasatear batzuek urte asko daramatzagu lokal duin bat aldarrikatzen, erabilera askoko lokal bat izan litekeena. Ildo berean, gogoratu nahi dut joan zen legealdian hainbat lokal proposatu genituela; gelatik elefantea atera nahi badute, ni prest nago arazo larri hori izateari uzteko.

2- Sortzen ditugun hondakinen aurrean alternatiba negargarriak ematen dituztenei buruz hitz egin dezakegu, zabortegiak diren bezala, non sortzen diren gas toxikoak, ur lixibiadoek gure akuiferoak eta errekatxoak kutsatzen dituzten, non euren kudeaketa eta ezgaitasuna are izugarriagoa den; edo Zaldibarko zabortegian gertatu zena gogoratu behar dut? Bi hildako eta zero errudun. Gure ingurumena kutsatzen dute erraustegiek, airera eta uretara isurketak eginez; Bergaran daukagu adibide garbia, non enpresak onartzen duen airera eta uretara isuriak jarioko dituela. Gainera, EAJren eta PSOEren oniritziarekin.

3- Honako honetaz ere hitz egin dezakegu: Santa Teresa eta Doneztebe Portuko kaleetan irisgarritasun arazoak konpondu nahi dituzte bi igogailurekin; nik uste dut proiektu hori adabaki bat dela. Nahiz eta oso nabarena den igogailu horiek  kale horietara iristeko erraztasuna emango dutela, igogailuek ez dituzte konpontzen dauden arazoak.

4- Ezarri duten TAO sistemari buruz hitz egin dezakegu, herritarron ekarpenak entzun gabe, non, nire iritziz, hasieratik eragozpen larriak dauden. Gai honetan beste elefante bat dago.

* Arrasaten aparkatzeko arazoa ez da konpontzen automobilen mugikortasunarekin, besteak beste, erregai fosilen kontsumo handiagoa eta kutsadura gehiago sortzen dugulako, eta onartu beharko dugu klima larrialdiari aurre egiteko hori ez dela estrategiarik onena.

* Sistema honen oinarria da herritarrok automobila aparkatu ahal izateko hiru aldiz zergak ordaindu behar ditugula:

A- Zirkulazioaren zerga.

B- Bakoitzaren zonan aparkatzeko txartela.

C- Beste auzo batera erosketa astunak egitera joan eta automobila aparkatzeko, berriro.

Autonomoen egoera dela-eta onartu behar dugu TAO sistema hau haientzat beste oztopo handi bat dela; ulertu behar dugu autonomoak euren lana egiteko auzoz auzo eta kalez kale ibiltzen direla eta euren tresnak eraman behar dituztela. Eta ez da hori bakarrik, baizik eta lanaldian zehar zenbat lekutara joaten dira? Astebetean? Hilabetean? Urtebetean? Beraz, hau diru-bilketarako sistema bat da.

Demokraziaren jokoa da: gehiengoak gutxiengoari irabazten dio. Hala ere, gehiengoa izateak ez du ziurtatzen gauzak ondo egingo direnik; horregatik, nik moratoria eskatzen dut eta beste TAO sistema bat egitea, ez dena diru-bilketarako, eta, nola ez, autonomoen berezitasuna kontuan hartzea.

Gutun honetan lau gertaera desberdin irudikatzen ditut, egoera gehiago dauden arren. Lau gertaera, lau gelatan, eta bakoitza bere elefantearekin, baina arazoak konpontzeko tresnak dituztenek ez dute elefanterik ikusi nahi. Elephant in the room.

----------

Piter Encinas

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak