Zauriak hiriburuan

Erabiltzailearen aurpegia Piter Encinas 2019ko ira. 6a, 08:28

Oso nabarmena da politikajarduerak ondorioak eta zauriak sortzen dituela; aldi berean, saihestezina dela ematen du, baina nola txikiago daitekeen… hortxe dago koska! Benetan, uste dut parte-hartzea lehen urratsa izan behar dela; honek ez ditu zauriak kenduko, baina onartu behar dugu partehartzea sustatzeak, gutxienez, bi alde onuragarri dituela: bata, proiektuak eserlekutik soilik ez direla ikusten; bigarrena, aukera ona dagoela beste ikuspuntu batzuk eta desberdinak entzuteko.

Udal kudeaketa beharrezkoa da, inork ez du kontrakorik esaten, baina nire galdera da: kasu gehienetan, udal erabakiak zergatik ez dira joaten parte-hartzearekin batera? Batez ere, udal hauteskundeetan politikari batzuei ahoa betetzen zaielako parte-hartze hitzarekin.

Proiektu gehienak paperean oso politak geratzen dira, ez dago zalantzarik, baina proiektua bukatuz gero zauriak ikus daitezke; horretxegatik, gai hori agertzen denean, galdera hauek etortzen zaizkit: zein proiektu, zertarako, herriari zein ondorio ekar diezazkioke? Oso erraza da herritarren dirua gastatzea eta, aldi berean, herriaren arazoak konpondu gabe lagatzea.

Araba etorbidearen proiektua, benetan, zertarako da? Uste dut bidegorriarena aitzakia hutsa dela. Bidegorri proiektu landu, funtzional eta praktiko baten alde baldin badaude, zergatik ez dute lantzen Etxaluzetik kiroldegiraino bidegorriaren proiektua? Berriz, helburua autoak erosoago eta hobeto aparkatzeko baldin bada, ederto! Orduan, olagarro onartzen da maskota bezala.

Gai honen gako nagusia naturarekiko kontzientzia gabezia da; gehienetan, porlana edo asfaltoa naturari nagusitu zaio; proiektu honetan, 60 ezki zerrauts bihurtu dituzte, bi zedro erraldoi moztu dituzte, eta ziur nago hori ez dagoela bukatuta.

Porlanak inoiz ez du emango zuhaitz horiek ematen zuten onurarik: txorientzat babesa, oxigenoa, zarata gutxitu, itzala sortu... gero eta hurbilago gaude Mordor bihurtzeko.

----------

Piter Encinas

Ekologista

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak