Herritarren arabera, arazo bat dira erantzun bat baino. Eta hau ez da egun batetik bestera bukatuko –ez da krisiarekin bukatuko.
Arrazoi ezberdinek azal ditzakete pertzepzio hau. Politikagintzan ez dela epe luzean pentsatzen esan ohi da; gardentasunik ez dagoela, iruzurra errazten dela; autokritikarik ez dagoela, ezta egiten denaren ebaluaziorik; edota beti pertsona berak daudela.
Dudarik gabe, politikak aldatu behar du, berpizte prozesu bat jasan behar du. Baina, eta gu geuk? Har dezagun krisialdi honekin zerikusia duen sektore bat, enpresa arloa, hain zuzen ere. Epe motzeko politika kritikatzen duten enpresari guztiek badute euren enpresetan etorkizunean oinarritutako plan estrategiko bat? Gardentasunik ba al dago enpresetan orokorrean? Autokritika eta ebaluazioa egiten dira? Planifikatzen al da behar den bezala belaunaldien arteko erreleboa gure enpresetan, familiarrak kasu gehienetan?
Irakurleok, politikari egiten diren lau kritika orokorrak partekatzeaz gain, gaurko errealitatea aldatzeko helburua izango dugula espero dut.
Eta egoera aldatzeko bide bakarra gure enpresetan, erakundeetan, komunitatean eta etxeetan koherentzia pertsonala izatea da.