... komunikabideetan, hizkuntzetan, balkoietan.. Eta, gaur egun, zaborrekin hiru gauza egin daitezke: alde batetik, bere izaera mantenduz beste erabilpen bat eman: plastikoa, hizkuntza, olioa, morala...
Bestetik, kutsakorrak, erabilpen bakarrekoak, ondoren deuseztatu eta garbitu egin behar dira: esaterako, pilak, komunikabideak, ordenagailuak..
Eta, azkenik, zabor organikoa, konposta edo lur-ustela. Beraien izaera aldatu eta ongarri bihurtzen direnak.
Zabor gehiegi dugu eta irtenbidea bilatu nahi badiogu bakoitzarekin zer egin erabakitzen hasi beharko genuke.
Eta horretan gaudela har dezagun gure zabor propioa: atez-atekoa. Ohitura aldaketa beharrezkoa dela agerian da, ba goazen orain arteko ohiturak aldatzera eta joka dezagun denok modu ez ohizko batean: Ekologia ardatz izanda beste erabilpen edo hainbat planteamendu aurkeztuz.. Kutsadurak sortzen dituztenak, hondakinen produkzioa kontrolaraziz.. (elikagai enpresak, hauteskunde garaiak, publizitatea..)...
Hori ikusten ez dugun bitartean, oso zaila da herritarrok lur-ustela bihurtzeko prest egotea. Gure ohiturak aldatu eta gizartearen eraldaketan ongarri bakar bihurtzeko prest.