Diputazio Iraunkorraren beste bilera baten bezperan gaude. Bihar Urkullu lehendakariak agerraldia egingo du bertan. Sei aste dira krisi hau hasi zenetik baina biharkoa izango da berak eskatuta egingo duen lehenengo agerraldia, aurrekoa, gogoratuko duzuen bezala Ehbilduren eskariz egin zelako. Aurrera urrats bat da.
Horrela ikusten dugu guk. Nolanahi ere egoerak argi uzten du Urkullu jauna zer formak eta zer jarrera erakusten ari den krisi honi aurre egiteko. Guk biharkoa aurrera urrats gisara jotzen dugu eta espero duguna da ekintza zehatzak, ekimen zehatzak hartzeko eta burutzeko bide baten hasiera izango dela. Zer espero genezake biharko agerralditik? Nik espero dut Urkullu lehendakaria ez dela agertuko aurrekoan eduki zuen jarrerarekin. Espero dut Lehendakariak ulertu izana zein den herri honetako egoera politikoa, ekonomikoa, soziala eta nola gauden COVID19aren Pandemiari dagokionez.
Espero dut Urkullu lehendakariak, lidergoa hartzea eta lidergo hori partekatzeko prestutasuna erakustea, guztion ongizatearen mesedetan. Espero dut lehendakariak jakitea biltzen eta aprobetxatzen gure herriak eta herri honetako jendeak duen gaitasun guztia. Hori argi utzi baitute herri honetako emakume eta gizonek.
EH Bildutik asteak daramatzagu mahai baten eraketa eskatuz. Krisia hasi zenetik errepikatu dugu: Erakunde, alderdi sindikatu, enpresari, eragile sozial eta zientifikoak bilduko dituena denon artean COVI19ak sortutako krisiaz eztabaidatu dezagun eta irtenbide ahalik eta kontsentsuzkoenak har ditzagun. Herenegun PSE-ko Idazkari Nagusiak, Idoia Mendiak bat egiten zuen eskaera honekin eta beste horrenbeste Elkarrekin Podemosek ere. Logikoa da, zentzukoa da hartu beharreko erabakiak, epe labur, ertain eta epe luzeko erabaki oso sakonak guztion artean hartzea. Oso salbuespenezko egoera bizi dugu, herri honetako bizitzan eta oro har mundu osoan marka bat ezartzen duena. Denok jakin behar dugu erantzuten errealitate honen aurrean. Urkullu jaunak ere bai eta EAJk ere bai. Zentzu honetan esan nahi dizuet, Legez Besteko proposamen bat sartu berri dugula mahai hori osatzeko proposamena eginaz.
Beraz biharko agerraldian espero dugu bere orain arteko jarreraren zuzenketa bat eta elkarrizketa eta kontsentsuaren aldeko jarrera erakustea. Lidergo partekatuen aldeko apustua egitea, eta irtenbide bateratuak aurkitzeko jarrera erakustea. EH Bildun proposamenak ditugu. Partekatu nahi ditugunak. EHBildu prest dago eskuz- esku aritzeko. Irtenbiderik onenak aurkitzeko lan egiteko prest. Argi daukaguna da orain guztion onerako aritzea dela eta Euskal herritarrak azken asteetan erakusten ari diren arduraren mailan egotea.
Zentzu honetan Ehbilduk deseskaladarako plan bat du... proposamen gisara, lanerako dokumentu gisara ulertzea nahi duguna. Prest dugu. Deseskalada sekuentzial bat, tokian tokiko errealitateari erantzungo diona, herri bakoitzeko egoera oso ezberdina delako. Horretarako ezinbestekoa da unean uneko egoera sanitarioa ongi ezagutzea, hartzen diren neurriak berme guztiekin har daitezen.
Proposatzen dugu haur eta gazteak, irteteen hastea segurtasun berme guztiekin eta denborak mugatuta. Honek osasuna GEHITZEN diela uste dugu. Honela hobetsi du Osasunaren MUNDUKO erakundeak ere. Kondizio egokitan egiten bada. Premiazkoena une honetan Haurrena dela uste dugu ez dagoelako inolako planik, inork ez digulako kontatu irteera hau egiteko ze plan dagoen. Hortik aurrera denda txikien irekiera, ostalaritzan neurri jakin batzuk betetzen dituzten estableziemenduak zabaltzea, 70 urteko pertsonen irteerak aztertzen hasi beharko lirateke. Baita kasu batzuetan eta baldintza batzuekin 50 pertsona ra arteko kopuruak batzeko aukera.
Hau guztia era sekuentzialean eta progresiboki egin beharko litzateke eta beti ere pandemiaren egoerak mugatu dezakeelarik. Gure ustez hau udalekin koordinazioan egin behar da, bakoitzak ezagutzen duelako zehatz zer egoeratan dagoen eta nola egin dezakeen berme guztiekin prozesu hau guztia.
Guk sute dugu hau guztia mahai batean partekatzea oso interesgarria litzatekeela. Hasietatik esan dugun bezala, guztion artean COVIDak sortutako osasun krisiari eta bere ondorioei erantzuteko. Deskonfinamendua nola egingo den eta gertuan dugun etorkizunari begiratu behar diegu PREMIAZ. Batzuk “normaltasun berria” deitu nahi diote. Guk ez dugu uste aurrekoa normala zenik eta hau parentesi bat denik. Edozein kasutan guk egiten dugun galdera da: Norbaitek uste al du ez dela logikoa herri hau nola berreraiki eta zer nolako etorkizun marrazten hasten garen partekatzea?
Urkulluk berak bakarrik hartu behar al ditu erabaki hauek guztiak? Datozen hamarkadetan eragina izango duten erabakiak?Batzuk uste dugu Urkulluren jarrera horren atzean bere alderdiaren aldeko interesak daudela.
Egunotan sarri hitz egiten dugu ea Koronabirusaren krisi honetan ikasten ari al garen leziorik?
Eta Urkulluk eta EAJk? EH Bildun argi dugu errezeta zaharrek ez dutela balio, ez dutela balio behar. Argi daukagu sistema publiko indartsu bat bat behar dugula jendea zaindu eta babesteko inor bazterrean utzi gabe. Argi daukagu zerga sisteman aldaketak egin beharko direla, gehiago dutenek ekarpen handiagoa egin diezaioten jendarte honi. Argi dugu Administrazio publiko indartsu baten Politika publiko guztiek jendearengan eta jendearen behar eta interesetara egokituta egon behar dutela eta ez Kapital Handiaren interesen arabera. Hauxe da, besteak beste Coronovirusa uzten ari zaigun lezioetako bat. Ezin dugu aurreko akats berak egiten jarraitu.
Hitz egiten ari garen kontu hauek guztiek Eusko Jaurlaritzak eta gainerako erakundeek egiten dituzten politika publikoetan eragin zuzena izan behar dute. Politika publiko horiek beste interes batzuei erantzun behar diete. Euskal Herritar gehienek argi dute hori. COVID19ak gure bizitzetan lurrikara sortu badu, gure bizitzetan eragin zuzena badu, izaten ari bada eta izango badu... Gure lanean, baldintza sozial eta ekonomikotan.... Politika publikoak egoera honetara moldatu behar ditugu. Politikoki nahikoa helduak izan behar dugu aurrekontu publikoek errealitate honi erantzuteko. Goberna ari da bere lehentasunak markatzen AHTrako 541 milioi Variante Sur Ferroviarirako 464 milioi. Horretarako lehenego kasuan 11 milioetan gehitzen du 2020rako aurrekontua. Eta Autonomoentzat zenbat? Lehenengo 3 milioi eta gero 30?
Uste dugu eztabaida hau zabaltzea ere premiazkoa dela. Premiazkoa den bezala fiskalitatearen inguruko eztabaida premiaz zabaltzea. Gehien dutenek gehiago ordaintzeko. Beste errezeta batzuk behar ditugu krisi hirukoitz honetatik irteteko. Hau ez da parentesi bat. Eztabaidarako eta kontsentsurako gure jarrera erabatekoa da. Elkarlanean, herri ikuspegia erdian jarriz,gure herritik eta gure herritarrentzat... eta krisi honetan eragina duten eragileekin elkarlanean egitea baino beste irtenbiderik ez dugu.