Dozenaka hildako eta ehunka kutsatu berri egunero. Egunero. Hamarnaka euskal familia lur jota eta hildakoei merezi duten agurra emateko aukerarik gabe. Eguna joan eta eguna etorri. Kutsatu berrien etxekoak gaixotu den pertsonak aurrera egingo duen esperantzaz, baina kezkatuta eta beldurtuta. Egunero.
Datuek erakusten dute ez garela nahikoa egiten ari. Gehiago egiteko garaia da, ez gutxiago. Osasunamren Munduko Erakundeak gaur bertan ohartarazi du konfinamendu neurriak azkarregi altxatzeak brote hilgarri berriak sor ditzakeela.
Horregatik, ezin da oinarrizkoa ez den jarduna oraindik berreskuratu, datorren asteartetik aurrera milaka langile berriro ere arriskuan jarriz. Neurri horrek ez du babes mediko edo zientifikorik. Alderantziz: mugikortasuna handitzeak kutsatzeak ugaldu egingo ditu seguruenik, bi asteko epean. Eta horrekin gora egingo dute ospitalaretzeek eta ZIU-ohe beharrak.
Arduragabakeria litzateke, beraz, datorren asteartetik aurrera jardun osoari ekitea.Horren aurretik asko apaldu behar dira gaixotasunak egunero uzten dizkigun datuak.
Derrigorrezkoa da kutsatu berriak non kutsatu diren jakitea. Osasungintzako langileak diren; zahar egoitzetan bizi diren edo han lan egiten duten; lanean kutsatu diren edo erosketak egitean; gaixorik dagoen pertsona bat zaintzean kutsatu ote diren…
Osasunaren Munduko Erakundeak dioen moduan, birusari aurre egiteko derrigorrezkoa kasuak ongi identifikatzea, kontaktuak aztertzea eta isolamendu neurriak hartzea, kutsatze-kateak apurtu ahal izateki birusa non dabilen ez badakigu, ez diogu aurre egingo.
Horregatik
Oinarri-oinarrizkoak ez den jardunak etenda jarraitu behar du kutsatze datuak askoz gehiago apaldu arte.
“Normaltasun” faltsu batera itzultzeko tentazioak alboratu egin behar dira. Ez dago normaltasunik egunero dozenaka hildako eta ehunka kutsatu berri izanda.
Eusko Jaurlaritzak ahal den guztia indartu behar du Osakidetzaren lan asistentziala eta aldi berean, Osasun Publikoa eta Epidemiologia arloak pertsonal eta medio nahikoz hornitu, birusa non dabilen zehatz jakin dezagun, baita nazioarteio laguntza eskatuta ere hala behar bada.
Eusko Jaurlartitzak enpresei esijitu behar dizkie (baita Jaurlaritzarenak diren erakunde eta enpresa publikoei ere) koronabirusari aurre egiteko espreski pentsatutako Prebentzio planak. Plan horiek lan agintarien oniritzia ez ezik, osasun agintariena ere izan beharko dute.
Edozer arrazoirengatik, isolamendu neurriak etxean modu egokian bete ez ditzaketen pertsonak kontrol medikua duten establezimendutan isolatu beharko lirateke, Osakidetzaren ardurapean.
Euskal Herriko gizon-emakumeok asteak daramatzagu pandemia larri honi gogotik aurre egiten. Guztion mesedetan gure bizimoduak aldatu ditugu, auzolan erraldoi batean. Osasungintzako langileei gure esker ona eta elkartasuna adierazi diegu egunero. Eta hauxe da bide horri tinko eusteko unea. Determinazioz, guztion artean lortuko dugu.
Zaindu gaitezen!