Merkataritza txikia suspertzeko talka plana proposatu dugu, sektoreak instituzioen babesa behar duelako

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2019ko ots. 5a, 23:30

EH Bilduk talka plan baten beharra aldarrikatu du gaur merkataritza txikia suspertzeko, sektore hori funtsezkoa delako euskal ekonomian (140.000 lanpostu inguru eta BPGren %11) eta bere egoera kritikoa delako. Horren haritik, Iker Casanovak gogora ekarri du Bizkaian urtero denden %2 desagertzen dela (300 denda baino gehiago 2018an), Donostialdean 900 inguru itxi direla azken urteotan eta Gasteizen 500 izan dira. Datuek, beraz, argi erakusten dute sektorearen gainbehera, krisia aitzakia gisa erabilita, instituzioek politika neoliberalak sustatu dituztelako superfizie handiei eta merkataritza elektronikoari mesede egiteko. EH Bilduk, ordea, merkataritza txikia defendatu eta babestu beharra azpimarratu du, pisu ekonomiko handia edukitzeaz gain, sektoreak balio erantsia ematen diolako gizarteari, hiriari bizitza, segurtasuna eta bizi kalitatea eman eta sare sozialak indartzen baititu.

Jaurlaritzak orain arte ez dio merkataritza sektoreari behar duen garrantzia eta arreta eskaini, eta bada garaia egoera horri buelta emateko, bai eta merkataritza txikiaren defentsa lehentasuna bihurtzeko ere. Hori horrela, EH Bilduk bere lehenengo 10 neurri aurkeztu ditu merkataritza txikia babesteko eta horren inguruko pleno monografikoa eskatu du jada Legebiltzarrean. Casanovaren esanetan, “Jaurlaritzak iaz aurkeztu zuen Plan Estrategikoak sekulako gabeziak ditu plan hori sektoreko eragileen iritzia eta ekarpenak aintzat hartu gabe diseinatu zuelako; horrek are beharrezkoago egiten du merkataritza txikiak behar duen talka plana Parlamentuan diseinatzea eztabaida monografiko batean”.

Pleno horretan EH Bilduk ondorengo neurriak proposatuko ditu, besteak beste:

1. Ordutegiak. Ohiko ordutegitik kanpo irekitzen diren dendak minimoetara mugatzea eta jai egunetan ez irekitzea. Atsedenerako eskubidea babestu behar da eta ordutegiak liberalizatzeak merkataritza txikiari kalte egiten dio.

2. Joan-etorri turistiko handiko zonaldeak desagerraraztea, hain justu kalifikazio horrek jai egunetan irekitzea ahalbidetzen duelako.

3. Denda tradizional eta denda historikoaren figurak sortzea, ondare kultural edota arkitektoniko bilakatu diren dendak babesteko.

4. Merkealdietarako epe zehatz eta trinkoak berreskuratzea, merkealdiak ia urte osoan zehar luzatzeak superfizie handiei bakarrik egiten diolako mesede.

5. Merkataritza elektronikoa. Amazon eta horrelako enpresei zergak igotzea.

6. Merkataritza elektronikoaren alorrean euskal denden posizioa hobetzeko plana.

7. Merkataritza gune handiak irekitzea edo daudenak handitzeko legez eragoztea. EH Bilduren lege proposamena, oposizioko beste taldeekin batera aurkeztua, bidean dago jada Legebiltzarrean xede horrekin, onartzearen zain.

8. Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren aurrekontua 2023ra bitartean bikoiztea.

9. Ikusmer berriro ere martxan jartzea. Organo horretan sektoreko eragileek parte hartzen dute, baina Jaurlaritzak ez du aktibatu, praktikan bertan behera utzita. Ikusmerrek protagonismoa hartu behar du ezinbestean merkataritza arloko politikak diseinatzerakoan.

10. Merkatarien elkarteei babes eta baliabideak ematea, bai eta sektoreko sindikatuen funtzioa aitortzea ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.

Harpidetza aukera guztiak