EH Bilduren ekimenez, Emakume Nekazarien Estatutua martxan jartzeko eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Oñati 2018ko api. 13a, 14:19

Eva Lopez de Arroyabe Legebiltzarkideak salatu du PNV-PSE Gobernuak ez dituela aktibatu Legeak aurreikusten dituen politikak emakume baserritarrek jasaten duten diskriminazioa gainditzeko eta bere lana profesionalki aitortzeko.

EH Bilduren ekimenez, Legebiltzarrak aho batez onartu du gaur Emakume Nekazarien Estatutuaren aldeko mozio bat. Eva Lopez de Arroyabe legebiltzarkideak gogoratu duenez, “bi urte eta erdi pasa dira Legea onartu zenetik, baina betebeharrak egin gabe daude Gobernuaren aldetik, Tapia sailburuak berak aitortu zuen bezala. Horregatik, beharrezkoa ikusten dugu neurri zehatzak hartzea emakume nekazarien egoera larria argitaratzeko eta salatzeko”.

EH Bilduko legebiltzarkideak salatu du historikoki, eta baita gaur egun ere, emakumeak nekazal munduan egindako lana isila dela, ikusezina eta aitorpen profesionalik gabekoa: “Emakume nekazarien desberdintasun egoera agerikoa da. Milaka emakume daude lan produktibo eta erreproduktiboa bereizi ezinean; txikien eta zaharren zaintza eta baserriko lana aurrera eramaten; lan eskubide zalantzagarriak pairatzen nekazaritza eta laborantzan … Lehenengo sektorean emakumea izateak oinarrizko eskubideen gabezia suposatzen du, buruz jotzea edozein berdintasun aukera errealaren kontra”.

Emakume Nekazarien Estatutuak diskriminazio horri amaiera emateko helburua du, baina, horretarako, Gobernuaren bultzada behar du.

Legebiltzarkideak gainontzeko legebiltzar-taldeen ahalegina ere eskertu du, Osoko Bilkurak aho batez onartu duelako Estatutuaren aldeko ekimena. Bertan agertzen denez, Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio urte bukaera baino lehen aurkez dezala Estatutua betetzeko egutegi bat eta aurrera eraman behar diren neurriak finantzatzeko aurrekontua, eragile guztien parte-hartzearekin eta, bereziki, nekazal emakumeekin elkarlanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak