Metodo zientifikoa

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Abasolo 2025ko mar. 28a, 00:00

Zientziarekin lan egiten dutenek problemak aztertzeko eta egiazko ondorioetara iristeko erabiltzen duten prozesuari deritzo metodo zientifikoa.

Egun, prozedura horrek urrats jakin batzuk ditu. Labur-labur esanda: behaketa, hipotesiak egitea, esperimentatzea, emaitzak aztertzea, ondorioak ateratzea eta berauek publikatzea. Metodo horren ezinbesteko ezaugarriak ditugu erreproduzitzeko gaitasuna, beste edonork edonon probatzeko aukera, eta ezeztagarritasuna, edozein proposamen zientifiko errefusatu baitaiteke faltsua dela probatuz. 

Instagramen lurra laua zela aldarrikatzen zuen bideo batera heldu naiz asteon, eta ia-ia konbentzitu nau, irudi polit eta diskurtso erakargarriaz apaindurik. Netflix plataformako serie batek iruzur baten historia kontatu dit, sagar ozpinarekin kantzerra sendatu zuenari buruz.

Zientzia ez da denera heldu, asko dago egiteko, baina nik esaten dudalako, sinistu aspaldi errefusatu zen, ezin baita erreproduzitu ezta ezeztatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak