Lehengoak bezain?

Gaurko gazteak ez omen dira lehengoak bezain… konprometituak, ideologizatuak edota arduratsuak.

Han-hemenka, hitzaldietan nahiz bazkalondoko elkarrizketetan entzun ohi ditut tankerako etiketak. Ingurura begiratuta, nik ikusten ditut gazte aktiboak. Euskal ekosistema horretan ere aberatsa dela esango nuke. Lapurdiko Itsasu herriko hogei urteko lau gazte datozkit gogora, azken kabalkada antolatzeko ardura beren gain hartu dutenak. Arte-diziplina askotarikoak biltzen dituen ekoizpen kulturala da kabalkada. Herriak propio sortua, herriarentzat. Euskaratik eta euskaraz. Bi urtez aritu dira buru-belarri langintza horretan, belaunaldi desberdinetako ia berrehun herritar aktibatzen eta koordinatzen. Energia, denbora, sormen eta motibazio iraunkorra eskatzen duen lana da. Emaitza, hiru orduko ikuskizun paregabea ikusleentzat. Emaitza are garrantzitsuagoa, herrian kabalkadaren bueltan ehundu den komunitate-giroa, herri-nortasunaren berrindartzea, euskaran ardaztua.

Ez dira gehiengoa izango, baina noiz izan dira gehiengoa gizarte-eraldaketa txiki nahiz handiak gidatu dituzten bide-urratzaileak?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak