Jarrera kontua

Erabiltzailearen aurpegia Oskar Elizburu 2022ko urr. 23a, 00:00

Hirugarren Euskaraldia dator, eta euskaraz ekiteko garaia zer esan nahi duen azaldu beharra dago, oraindik. Hau ez da txapa janztea eta guk euskara badakigu edota guk euskara ulertzen dugu esatea.

Euskaraldia ez da gure euskara maila erakusteko; jarrera kontua da, konpromisoa eta ekimena. Euskara dakigunok –ondo ulertzeko beste, behintzat) euskara gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin erabiltzeko konpromisoa da: hori baino ez, baina, ene, zenbat eta zein garrantzitsua den hori!

Eta bi konpromiso mota dago, erabilerari begirakoak biak, jakina! Batean, niri denek euskaraz egitea nahi dutaldarrikatzen dugu: besteok egiten badidazue, seguruenik, gehiagotan erabiliko dut. Hori da belarriprest-ek egin behar duten ariketa. Bigarrenean, ostera, denekin euskaraz jarduteko konpromisoa hartzen da.  Ahobizi-ek guztiei egingo diete lehenbiziko hitza euskaraz: berdin zein den; eta erantzuna euskaraz ez bada ere, euskaraz jarraituko du, etsi gabe, komunikazioa ezinezkoa dela ikusi arte.

Jarrera kontua da; hortaz, egin dezagun ariketa ondo pentsatuta, euskaraz bizitzea helburu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak