"Konkis-ttak"

Erabiltzailearen aurpegia Oskar Elizburu 2012ko eka. 27a, 02:00

Jaiak, oporrak, eguraldi ona... konkista garaia hasi da.

Odola bor-bor daukan oro hara eta hona begira jarriko da, pinpirin eta dotore jarriko da, harremanetarako grina zeruko suak dakarkigu... Eta horretarako modurik onena jolasa da, ondo pasatzea lehia gehiegi barik. Elkarrekin olgetan! Bakoitzak bere erara, giro alaian, martxa egokian... Berdin dio adina, berdin modua...

Ondo pasatzeko moduen bila ibiliko gara, orduan; eta disfrutatzeko eredu baten inguruan azaldu nahi nuen nire poza gaur, euskaraz disfrutatzeko erabakia hartu duten gazteena. 

AEDren inguruan batu eta gazte talde handi bat euskaraz ondo pasatzeko moduak lantzen eta barreiatzen hasi zaigu Arrasaten. Ttak ipini diote izena; helburua gazteen artean euskararen erabilera bultzatzea da. 

Aurreko baten, aurkezpen publikoaren egunean edo, Biteri plazan ikusi nituen, jolas batean, taldeka baina talde bakarra osatuta, inguruan beste gazte mordo bat begira, aurpegi alaiekin, parte hartuz, euskarara eta euskaraz disfrutatzeko aukerara hurbilduta. Katxondeozko lehia, mareoa eta algara, euskarak ondo pasatzeko balio du!

Baina beste eredu bati txistu egiteko beharra ere ikusi dut. Horrenbesteko arrakasta duen El Conquistador del fin del mundo-ren ondorengoa den Conquistour programa martxan da ETB2n. Herriz herri, programan partaide izan zutenen kontra aritzeko aukera emanez, herritarren parte hartzea bultzatzen ari da. Baina jartzen den joko eredua ez zait gehiegi gustatzen, lehiakorregia delako, irabazteak duelako, bakarrik, garrantzia. Dena dela, txistu egiteko modukoa ez da hori, euskaraz egiteko aukerari uko egitea da lotsagarria. Bertako langileek proposatu omen zuten herri euskaldunetan programa euskaraz egitea, baina EITBko arduradunek ezetz, euskaraz egiteko ez omen dago aurrekonturik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak