"Non eta nola egin dezakegu?"

Erabiltzailearen aurpegia Oskar Elizburu 2012ko api. 4a, 02:00

Egunero, irratia entzutean berri xelebre eta kezkagarriak entzuten ditut.

Notiziarioek El Caso-ren itxura hartu dute. Egunkarietara jo eta, han ere, berririk garrantzitsuenak kezkatzeko modukoak… Ematen du jendea nerbioak jota ipintzeko apustua egin duela norbaitek. 

Euskara arloan ere horrelakoak entzuten ditugu askotan: batean EITB ikusteko lagun batzuek ipinitako antena Nafarroako gobernuak kendu egin duela; bestean euskara ikasten diharduten helduei HABEk ematen zizkien bekak kendu dizkiela; Iparraldeko ikasleek Selektibitatea ezin dutela euskaraz egin… 

Baina gaurkoan baikorra izan nahi dut eta berri txar horien beste aldea erakutsiko dut.  Antena ez zegoela eta, jendea bildu, dirua batu, antena erosi eta Nafarroan telebista ikusteko aukera lortu zuten. Eta nafar gehienak pozik, eta egin daitekeela argi geratu da, eta gobernuaren jarrera zikina bistan jarri dute.

Euskaldunon ekimena beharrezkoa da; horren arabera lortuko ditugu, edo ez, helburuak. Ez da hain zaila, Debagoienean, behintzat, egunean zehar ordu askotan euskaraz bizitzea. Egin zen ikerketa baten arabera, dauzkagun aukerak baliatuz gero, askoz gehiago erabil dezakegu. Eta hori da egin beharko genukeena, etxean euskararen transmisioa bermatu, eskoletan euskara egoki ikastea bermatu, eta gizarte esparru guztietan euskararen erabilera bultzatu. Aittitte-amamek bilobekin, gurasoek elkarrekin, lagunek koadrilakoekin, dakienak aukera gutxi daukanarekin, ez dakienak euskaltegietan… Egitean dago gakoa, euskara erabiltzean eta erabiltzen uztean. Konpromisoetako ordua da, gauzak euskaraz egiteko eta gozatzeko ordua.

Hori guztia neurri batean egiten badugu ere, nola hobetu behar dugun jakiteko euskalgintzak eta administrazioak aukera guztien berri emateko ardura daukate; eta Arrasaten, laster egingo dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak