Hutsik sentitzen zara eta ez dakizu zelan beteko dozun ere. Eta zer edo zer ahoratutakuan, mihingain puntatik pasatu orduko, hara!
Burmuinak jaso dau mezua: badator, lasai!
Korrikarako abestixa egin dau Gose taldeak, eta mondrautarrek emoten doskuen mezua aurreko horrekin guztiarekin lotuta ikusten dot. Banekixan, gainera, mezuarekin asmatuko zebela!
Tripazorrixak esnatu gaittuen sentsaziñua eragingo dosku abestixak: Zertan ibili gara, baina, orain artian? Danetik izan garela esaten dosku abestixak; kolore, sinesmen eta ekimen ugari aittatuko dosku; gauza askotan ibili garala, buru-belarri. Eta, derrepente, tripazorrixak esnatu egin gaittu gure dispertsio horretatik; eta asko izanda ere nahikua izan ez garala ikustera eruango gaittu. Egiten dozuna ez da nahikoa; euskaraz egiten ez baldin badozu, ez. Euskalakari izan behar dozu!
Eta mugitzeko deia egingo dosku: Pausoz pauso, gelditu barik; pausoz pauso, maitatu, ari... pausoz pauso, Euskalakari! Hitzetatik eta aldarrikapenetatik ekintzetara pasatzeko ordua dala dioskue Gosekoek, Euskalakari izateko dei argia: euskara erabiltzeko, ikasteko eta maitatzeko ordua dogula. Eserita zer itxoiten zenuen? Beldurtuta, nekatuta ote zinen... trena pasa da eta zu begira hemen...
Ez da, ez, geldik egoteko garaia. Izan ginen eta garen beste hori guztia ahaztu barik, Euskalakari izango gara da mihiaren puntatik pasatu berri jakun mezua. Eta, tripetara heldu ezkero, nekeak eta beldurrak alde batera laga ezkero, daukagun gose sentsaziñuari aurre egingo dotsagu.
Euskaraz bizitzeko garaia dugu hau, erabakiak hartzeko eta ekintzetarako garai berria.
Euskara gosez bizi al ziñan? Heldu jatzu Korrikaren mezua? Euskalakari izango al zara?