Txakur kaken inbasioa

Erabiltzailearen aurpegia Oier Aranzabal 2017ko ots. 11a, 00:00

Hona guztioi kalte egiten digun arazo bat. Eta guztion artean konpondu beharrekoa.

Nork ez du txakur kaka bat zapaldu azken urte honetan? Mota guztietakoak aurki ditzakegu: handiak, diarreikoak, sakabanatuak, ilunak, usaintsuak… baina deskuiduan zapalduz gero, denok haserretzen gera. Suertea ematen duela dioenik ere bada!

Bizikidetzaren neurgailu egokia da hau, eta, nire ustez, gehiagora doa kaka kopurua, ze uste duzu zuk? Txakurren jabe batzuk, gutxienak seguru aski, ez omen daude bizikidetzaren alde.

Baina denoi dagokigu arazoa konpontzen saiatzea. Udal batzuek hartu dituzte neurriak: txakurren DNA erregistratu, multak jarri, poltsatxoak ematen dituzten kutxak jarri kalean… norberekoak ere ikusi ditut iniziatiba hartzen: kaleetan topatutako kaka puskak fosforitoz margotu, banderillatxoak jarri kaka bakoitzari… edo kaka mokordoari argazkia atera eta Twitterrera igo! (#tolosaKakari traola bisitatu!).

Beste ideiarik? Arazoaren muinera joanda, txakur jabea zaren hori, mesedez, jaso zure txakurraren kakak! Eta besteok, txakur bat eginetan topatzen baduzue, jakinarazi jabeari modu onean, askotan despisteak jota egon ohi baita…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak