Obrak erdi amaitu gabe inauguratzea ohikoa omen da hauteskunde kanpainan edota behargin bat eta hamar hautetsi agertzen diren argazki xelebre horiek bat baino gehiago dira herri iruditegian.
Arrasaten, ordea, bada bariante berri bat inaugurazioen alorrean, lan bera bi aldiz inauguratzearena.
Orain dela aste bi, alkatea ageri zen Hezkuntza zinegotziaren alboan udal teknikari eta eskola ordezkariez lagundurik.
Alkateak koaderno batzuk eman zituen ezagutzera, herriko ikastetxeetan curriculum lokala lantzeko erabiltzeko asmoz.
Saiakera ona, Maria, benetan.
Kasik, ondo atera zaizu.
Pena da, ordea, EH Bildu hemen egotea, egia osoa bistarazteko.
Egia baita Udalak curriculum lokala bultzatu nahi duena eta izan duena, ondo egina, eta ikastetxeen lankidetzaz izan dela.
Hik Hasi aipatzea falta izan zaizue, ordea, ezinbesteko aktorea lan honetan, eta, batez ere, lanaren hastapena eta gauzatzea nork egin zuen aipatzea falta izan zaizue.
2007-2011 legealdian ANVk jarri zuen martxan ekimena ikastetxeen eta Hik Hasiren laguntzarekin eta Bilduk jarraitu eta amaitu zuen.
Oraingoan, nobedadea da eginiko lanaren kopia gehiago atera direla inprentan eta herritarrek koadernoak erosteko aukera dutela.
Kopia gehiago behar direla, ederto.
Herritarrek erosteko aukera izatea, ederto hori ere.
Baina ez berritzat saltzea bigarren eskuko kotxea.
Hemen, 2010eko, 2013ko eta 2016ko albisteen loturak, dioguna berresteko.
Gezurra esan nuen Getarian eta orain ea nola defendatzen dudan hau Portaloian, ezta?
2010: http://goo.gl/LouMf5
2013: http://goo.gl/7NNA9D http://goo.gl/1lZZ4a
2016: http://goo.gl/Yoo2rd http://goo.gl/JBn2Bj
----------
Oihana Aranburu Iriarte eta Amaia Larrañaga Galdos
(2007-2011 legealdiko Hezkuntza zinegotzia eta 2011-2015 legealdiko Hezkuntza zinegotzia, hurrenez hurren)
Arrasate