Orduan gogoratzen naiz amari aitona-amonak zaintzen igarotako urteetan biderkatu zitzaizkion ximurrez eta urdindutako begi-zuloez, gogoratzen naiz izebaren 30 urteko gaixotasun degeneratiboan osabak hartutako konpromisoaz. Etortzen zait burura 24 ordura gure etxeetan dauden zaintzaileen bakardadea eta haurrak hezteko errenuntziak baino gehiago sakrifizioak egitera derrigortuta dauden amak. Eta beldurra sentitzen dut.
Baina inoiz baino hobeto ulertzen dut bizitzen bizigarritasunaz gogoeta egin eta neurriak hartzeaz dihardugunean zertaz ari garen. Zaintzak politizatu eta kolektibizatzearen beharraz, alegia.