Besteak

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Zubia Blazquez 2020ko aza. 20a, 00:00

Harremanak izateko eta dialogatzeko moduek interes berezia piztu didate azkenaldian. Zein zaila zaigun desadostasunean bizitzea eta, aldi berean, zenbat maite ditugun maite trintxerak. Gure galbaheak zein zulo txikiak dituen. Zenbateko maiztasunarekin transitatzen dugun suabe(egi) eta altu(egi) hitz egitearen artean, kortesiatik enfrentamendura, eta zer ezkutatzen den horren atzean. Gure pentsamenduetara lotuta bizi gara eta toki gutxi uzten diogu elkarrekin pentsatu eta eraikitzeari.

Pertsonok badugu inguratzen gaituen oro kategorizatzeko joera bat, hein handi batean, segurtasun beharrari lotua. Eta kontrola galtzeko arriskua sumatzen dugunean, aniztasuna ezabatzen saiatzea da gure lehen erreakzioa; gureen kategorian sartzen ez direnen bazterketa edo urruntzea, alegia. Barruan daramagun diktadore txiki hori atera, eta gure ordena ezartzeko boterea erabiltzen dugu; eta horrela, pentsamendu zatikatuan oinarritutako kultura bat elikatzen jarraitzen dugu, lasai ederrean.

Bitartean, gizarteko erronka nagusiak sistemikoak direla inoiz baino ageriagoan dagoen une hauetan, eszenatoki konplexu horri erantzuteko antidoto bila jarraitzen dugu. Jakina da botika magikorik ez dagoena, baina elkarrekin jarduteari aukera bat emanez gero, seguru nago eraginkortasuna irabaziko dugula. Horrek, gauden aldean gaudela –kokatzen gaituztela–, gure jarreretan ez gotortzea dakar, ziurtasuna alde batera uztea eta besteekin harremanetan egotearen ondoriozko aukera berrietara irekita egotea. Elkarrekin eraikitzeak orain arte esploratu gabeko bideak aztertu eta esperimentatzeko gonbita egiten digu, arrazoia izatetik edo ez izatetik haratago. Ez naiz ari norberaren ideiak alde batera utzi edo ukatzeaz, elkarrekiko enpatiatik pentsamendu eta ekintzak gidatzeko sortzen den oinarri berri horretara zabalik egoteaz baizik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak