Parte hartu zuten guztiei: mila esker!

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Villa 2019ko urriaren 12a

1936an gertatutakoak ahaztu ez daitezen, Elgeta erresistentziaren memoria bisita antzeztua egin genuen domekan Elgetan.

Lerro hauen bitartez, ekitaldia burutzea posible egin zenuten boluntario guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu, bai Intxorta 1937 kultur elkartetik, bai Elgetako Udaletik. Aipatu nahi ditugu, bereziki: Frentes de Euskadi, Bergarako boluntarioak, Arrasateko boluntarioak, Elgetako emakume boluntarioak, Elgetako neskamutikoak eta beraien gurasoak parte hartzen uzteagatik, Ozkarbi elkartea, Sopuertako errekreatzaileak, Forua inguruko taldetxoa, Donostiako taldetxoa, historialarien taldea, Valen Moñux eta bere dekorazio taldea, Arantxaren dekoraziorako gauzak eta Maricarmenen jantziak. Diego Valor eta Ander Gillegi bizarginak, erizain eta mediku taldea, Bilboko Aitor, muntaketa lanetan parte hartu zenuten Beñat eta Benito, Iker eta Gaizka kamionetarengatik, Iratxe, Bea, Ana eta Asun, EPK-PCE eta Zumaiako institutuko ikasle taldea.

----------

Nerea Villa

Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak