'Euskahalduna' izateko grina

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Makazaga 2015ko api. 8a, 00:00

Gogoetara narama konturatzeak testu hau idazten ari naizen une honetan bertan...

... Euskal Herriko bideak zeharkatzen ari garen euskaldunok oraindik testigu bat eskuan korrika jarraituko dugula testu honek zure begiekin topo egiten duenean ere, seguruenik.

Adinez txikia nintzenetik piztu izan dit lilura Korrikak, bazuelako edo baduelako zer edo zer magikoa gure hitza pausu bilakatzen duena, pausua bidaiarako gonbite zabaltzen duena, eta elkar-bidaiak gure izaera bateratuak mezu irudikatzen dituena. 

Adin guztietako euskaldunen parte-hartzeak gure lurrak gainditzen dituela ez da berria. Bartzelonan bizi nintzen garaian, nik ere parte hartu izan dut Korrika paralelo horietako hainbat ediziotan. Badira ere Txilen, Londresen, Shanghain edota Berlinen euskararen alde Korrikari ekiten diotenak anaitasun hau indartuz.

Eta Korrika tarteko, ezagutu dut edo suertatu zait orain oso gutxi, guraso euskaldunak izan barik, Euskal Herrian jaio zein bizi izan barik, zailtasun guztiak gaindituz euskaraz ikasi eta euskara maiztasunez erabiltzen saiatzen dena.

Akaso biltzen duen guztiagatik txit gustuko izan dut 19. edizio honek  dakarkigun Euskahaldun hitza, euskara izateko ahalmen hori. Gure kultura eta hizkuntza maitatzea eta erabiltzea norberaren esku dagoelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak