"Hezkuntzaz eta teknologiaz"

Erabiltzailearen aurpegia Nagore Ipiña 2013ko uzt. 19a, 02:00

Izenburua irakurrita askok pentsatuko duzue ez dela gairik egokiena garai honetarako.

Izan liteke, baina uste dut irakasleok "hurrengo urterako planen stage-a" deituko diodan une bat bizi izaten dugula oporrak hartu bezain pronto. Stage horretan nago ni neu ere. 

Jakin badakigu ezagutzaren logikaz eratutako gizarte honetan eta modernitate likidoaren mesedetara, hezkuntzaren erronkak ugariak direla. 

Erronka horien artean dago Informazio eta Komunikazio Teknologien erabilera.

Aldeko eta kontrako arrazoi ugari aurki daitezke non-nahi (Interneten bereziki), baina inongo formula magikorik topatu gabe. Nire ustetan, formula magikorik ez aurkitzeak ahalbidetzen digu gure gelako praktika edo proiektu pedagogikoarekin bat datorren espazio sozial horizontal bat sortzea.

IKTak modu esanguratsuan erabiltzean lan autonomorako zein lankidetzarako espazioak sortzen dira; hau da, ezagutza partekatzeko eta eraikitzeko eremuak. Horregatik, argi dago teknologia bera ez dela gakoa, bitartekoa baizik. Eta bitartekaritza horretan, pedagogia, diseinua, ikaste eremuak, faktore sozialak eta faktore kulturalak beharrezkoak suertatzen dira ikaskuntzaren garapenerako.

Ez da lan erraza, ez, baina uste dut IKTek eskaintzen dituzten baliabideak ikaste-irakaste prozesuen zerbitzura jarri behar direla. IKTak ikasteko eta ezagutza eraikitzeko teknologiak bihur daitezen eredu pedagogiko globalean integratu behar dira. 

Hori izango da nire "hurrengo urterako planen" artean lehenetsiko dudana. 

Hau da, etorkizuneko irakasleen formazioaren garrantzia medio, horiei hasieratik lagundu beharko diegu IKTak modu integratu eta esanguratsuan baliabide didaktiko gisa erabiltzeak esan nahi duena ulertzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak