Atxabalta barik Aretxabaleta

Honezkero, konturatuta egongo zare geruago eta gehixago eskribiduten dala gure berbetan, irizpiderik barik, sarri. Nik neuk be hola egitten dot, komente, inguru informaletan.

Zela eskribidu erabagitteko, berbetan letxe, hartzaillia eta testuingurua hartu biher die kontuen, eta egoera formalak eta informalak desbardinddu.

Hasteko, forma arautua (batua) daukogu, egoera formaletarako ezinbestekua. Dana dala, bertako batua ebali geike, geure berbak eta egitturak ebalitta. Adibidez, "itxi leihoa, piztu argia eta eseri" idatzi biherrien, hau ipini geike: "Zerratu bentana, isiotu argia eta jarri". Hori euskara batua da.

Bestela, bizkaiera arautua be hor dau; baiña, egixa esateko, urrintxo geraketan jaku. Izen be, gure berbetia bizkaieriaren barruen, Gipuzkoako bizkaieran sartzen da eta, horren barruen, Gatzagako berbetan –Gatzagan, Aretxabaletan, Eskoriatzan, Arrasaten, Aramaixon eta Barrundian egitten da–; Bergaratik hartutzako herrixetan egitten danari Bergarako berbetia esaten jako.

Hortan, testuinguru informaletan zela eskribidu geike? Badihardugu alkartiak ezarrittako irizpidiak hartu geike oiñarri moduen, ez dau eta besterik ezarritta. Honeik die inportantienak: 1) berbak osorik eta banatuta eskribidutia (Aretxabaleta, egin biher dogu…), 2) ortografia-arauak errespetetia (mahaixa, dotsut…), 3) bustidurak idaztia (laiño, oillo, bilddurra, aitta, gatxa…).

Jakiña, badie askoz gehixago be, baiña toki estua da honako hau danen barri emuteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak