"ProCesua, pereCia… Ene!"

Guzurra emuten badau be, ez naz nahastu; apropos ipini dot C letria horreittan berbaorreittan.

Begiko miña egitten dau, ezta? Ba, aspaldixan, belarriko miñak jota nabil ni, halakuak takian-takian entzuten dielako.

Normala da agozko berbetan gaztelaniazko (eta beste hizkuntza batzuetako) mailleguak hartzia, eta, oin artian, berba arrotzari geure agoskeria emutia izen da normalena. 

Aspaldixen, baiña, halako nagikerixa linguistiko zentzubako batek eragindda edo, datozenetan, ezelako iraztontzittatik pasau barik, ebalten hasi da euskal hiztuna, eta,  larrixena, belarriko miñik sentidu barik. ProCesua eta pereCia die horreittako adibide batzuk (ez bakarrak, jakiña). 

Etxian entzun nittuen lehelengo, alaba nerabiaren agotan, eta "ama, lasai, hola ibiltten die" esan eusten, eskuak burura neroiela eta begixak zuluetatik urtenda letxe, uluka hastekotan nitzela somau auenian.

Oin dala gutxi arte, gazte jentiaren gatxa zala nenguen sinistuta. Ez, ba! Oker nenguen! Bizixenaren (minbizixaren) pare zabaldu da, hainbesteraiño ze, maistra euskaldun zahar basarrittar peto-peto bati be entzun dotsat.

Neure buruagaz burrukan nabil: zer egin, Marimaistrak dixuen moduan "Euskararik onena, hitz egiten dena" dala besterik barik onartu?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak