"Gure berbetan lotsatu barik"

Apur bat ernegau eragitten dust honek gaixonek, behin baiño gehixagotan ikutu nauelako.

Bertako euskeria moldez ibiltten dakixien umiai lotsia emuten dotsie, sarrittan, etxetik daruen berbeta jatorra ebaltia, lagunak barre egitten dotsielako edo helduren batek, hoba biherrez segurutik, zuzendu egitten dittuelako.

Adibidez, alaba zaharrena, umiagua zala eta artien gaztien berbeta hibridua ebalten ez auela, etorri jaten behin esaten, lagunak tripak botaten zittuiela berak “baitta zea be” eta halako esakunak ibiltten zittuenien. Badakitzue, gaur egunien, “no flipes” eta parekuak ebalten dittue (helduek be bai), eta, gaitzerdi, bestelakuoi barrerik egingo ez balutsie.

Beste behin, ume batek holako zeozer esan eutsen beste bati: “Lehen ulixek esan dust lurrien jarteko. Ez daki, itxuria, lurrien eseri esan biher dala”. Halakuetan, dudarik barik, maisu-maistrok mesede edo kalte ikeragarrixa egin zeinkie, daukutzuen jokabidia zein dan.

Horrekin lotuta, zela arraixo esan geinke bentania, eskribidu, bakaziño eta halako berbak, sekulako erderakadak badie (askori entzun izen dotsietenez)? Ba… ez jauna, ez die erderakadak, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuen bertan be jasota dauz eta.

Bestelako jokera bat be somau dot. Hemengo berbetia zakarregixa danez, itxuria, berba barrixak asmetan dittugu: gehiau, adibidez, gipuzkerako gehio fiñagora gerturatu guran edo.

Lagunok, geure aittajaun-amandrak erregalautako berbetia ibilli daigun lotsatu barik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak