Pentsau Japonen zer pasau dan, eta zer pasau leikien, halako deskalabruak joten gaittuen lehelengo aldixa ez izen arren.
1979xen, esate baterako, Ameriketako Estatu Batuetako Pennsylvania estauen, Three Mile Islandeko zentral nuklearreko erreaktoriaren nukleo zati bat urtu egin zan. Inguruen bizi zan jentiak estres mailla eta odol-presiño haundixa emun auen, eta arnasbidietako gatx ugeri be bai. Gaiñera, harein sistema inmunologikua ikututa geratu zan.
Zazpi urte geruago, Ukrainiako Chernobilleko zorigatxaren txandia izen zan. Elektrizidade-horniduriaren etenaldixa simuletan abitzela, erreaktore baten potentziak gora egin auen ezustien, eta barruko hidrogenuak errebentau. 1945ien Hiroshiman baiño 500 bider material erradiaktibo gehixagok egin ei auen hanka airera. Europaren erdialdeko eta mendebaldeko 13 herrialdetan, gutxienez, erradiaktibidadia topau zan. Hillak egon zien, eta jente mordua ebakuau biher izen zan. Ezbiher haren benetako ondorixuak zenbateraiñokuak izen zien ezin esan, baiña sekulakuak izen zien, iñundik be!
Oin Japonera begira gauz danok, bihotzak uzkurtuta. Ikusittakuak ikusitta gero, ikesiko dogu ezer? Zenbat erremin gehixago biher izengo dogu, erreakzionau eta gauzak aldaketan hasteko?