"Uribarri nekazari auzoko jaiak"

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Arizmendiarrieta 2012ko abu. 3a, 02:00

Uribarri nekazari auzoak San Bartolome jaiak ospatzen ditu abuztuaren 23an, 24an eta 25ean, hain zuzen ere.

Jaiak antolatzeko, Udalak ematen duen dirulaguntzaz gain, auzoan bertan kokatuta dauden hainbat tailer, negozio eta enpresak ematen duten dirulaguntza erabiltzen da. Hauen laguntza benetan eskertzekoa da, hau gabe zailagoa izango bailitzateke denontzat gustagarriak diren jaiak antolatzea. 

Jai batzorde honek argi utzi nahi du inoiz ez diela dirurik eskatu bertako bizilagunei. Beraz, eta gaizki ulertuak saiheste aldera, argi geratu dadila Uribarri nekazari auzoko jaiak aurrera ateratzeko ez diola inoiz auzotarrari dirua eskatu, ez ataritan, ez etxez etxe. Beste urte batzuetan bezala aurten ere auzotarren presentzia eta parte-hartzea eskertuko dugu.

Egun gutxi barru argitaratuko dugu aurtengo jai egitaraua; gonbidatuta zaudete guztiok.

--------------------

Nerea Arizmendiarrieta, Nagore Arizmendiarrieta, Kepa Undagoitia, Iñaki Arizmendiarrieta, Unai Arizmendiarrieta, Roberto Zubia eta Jesus Mari Barrena

(Uribarri nekazari auzoko jai batzordea)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak