"San Martzialetako mahai eta aulkien egoera"

Erabiltzailearen aurpegia Miren Zabala 2011ko uzt. 10a, 02:00

Lerro honen bidez, gure haserrea adierazi nahi dugu.

Urtero bezala, San Martzialak ospatzeko Udalak eskaintzen dituen mahai eta aulkiak alokatu ditugu.

Orain arte, ez dugu inolako arazorik izan zerbitzu honekin.

Aurten, ordea, ez gaude batere pozik zerbitzu honekin.

Mahaiak eta aulkiak egoera penagarrian eman zizkiguten; mahaiko iltzeak irtenda, "kaballeteak" apurtuta eta aulkiak hala-moduz.

Okerrena San Martzial egunean mahaiak itzultzeko orduan gertatu zen.

Aulki eta mahaien egoeraren errua guri bota ziguten, fidantzarik gabe geldituko ginen mehatxua eginez.

Hori gutxi balitz, arrazoiak eskatzeko orduan beraien erantzuna hau izan zen: "Tenéis dos opciones, o robáis una silla a otros en buenas condiciones o os quedáis sin fianza".

Gure kasua bakarra ez dela izan esan digute. Beraz, hurrengo urtera begira zerbitzua hobetzea eskatzen dugu.

------------------------------

Miren Zabala
Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak