"Debagoieneko udalei"

Erabiltzailearen aurpegia

Egun dagoen egoerarekin bat datorren gaia da hau.

Hondartzan gaudela olatua gure oinetaraino noiz iritsiko den beldurrez gaude, ondokoei busti baitzaizkie zapata, motxila... gero eta gehiago dira familiakide, ezagun, herritar... egoera larri honen barruan daudenak.

Hau horrela izanik, barruak min egiten dit gaur egungo herri edo Euskal Herriko kaleetan ikusten dudanarekin. 

Euskaldunok izan ginen emigrante, baina ez dut uste gauzak eginak emango zizkigutenik. 

Euskaldunok beti egon  gara laguntzeko prest, eta horrela jarraituko dugu seguru. 

Solidarioak Txernobilekin, baita Sahararekin ere, garai baten Nikaraguarekin eta somaliarrekin, eta palestinarrak ez ditugu ahazten.  

Baina inork ulertzen al du horrelakorik? 

Gurean dauden atzerritarrek nolako dirulaguntzak jasotzen dituzte udaletatik, SEPEtik, Gipuzkoako Foru Aldunditik edota Euskal Jaurlaritzatik? 

Bidezkoa al da?

Ez naiz arrazista, ezta xenofoboa, ez eskuindarra ez eta ultra eskuindar, ezta neoliberala ere. 

Baina ez da bidezkoa gurean dauden atzerritarrek dituzten etxeen alokairuak ordaintzeko diru laguntzak edukitzea, bertakoek ez baititugulako. 

Ezta gizarte zerbitzuetatik jasotzen dituzten diru laguntzak, guk ez ditugulako. 

Batetik, udalek; eta bestetik, Foru Aldundiak. 

Asteroko janari poltsa, doan. 

Berriz ere diot, guk ez daukagu horrelakorik.

Ez al da normalagoa eta bidezkoagoa lehenago herritarrei laguntzea? 

Ez zait iruditzen pentsaera arrazista denik.

Udalen eta foru aldundien aldetik behar da egoera hau argitzea, herriko seme asko dira laguntza horiek behar dituztenak, gurasoen etxetik ezin atera daudenak edota langabeziako prestazio gabe, baina gurasoen etxean bizi direlako ezer jasotzen ez dutenak.

Bailarako udalei eskatzen diet informazio hau argitara ematea.

Baita Goienari ere honen inguruko erreportaje bat idaztea: jendearen iritzia, dirulaguntza kopurua, zer eskaintzen zaion kanpotarrari...

--------------------

Mikel Urrutia

Debagoiena

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.