Mundua ulertu eta aldatzeko helburua duen lau saioko zikloa

Erabiltzailearen aurpegia Mundukide 2026ko otsailaren 20a

Datorren astelehenean, otsailak 23, ospatuko da MUNDUA ULERTU, ALDATU AHAL IZATEKO zikloaren 2. hitzaldia OSASUNAren inguruan.

Bizi itxaropena luzatzen ari ote da munduko herrialde guztietan? Zenbat gastatzen da osasunean? Non dago zer hobetua?

Zikloak ideia nagusi bat du abiapuntu: Mundu interkonekatu batean, leku batean gertatzen denak beste leku batzuetan eragiten du eta gure erabakiek ondorioak dituzte gure ingurunetik haratago ere. Lotura horiek ulertzea da aldaketarako lehen urratsa.

Lehenengo saiora etorritako 30 pertsonek esand bezala: "Hausnarketa gai interesgarriak tratatzeko saio ezberdin baten parte hartzeko aukera izan dugu"

Hitzaldiak euskeraz egingo dira baina gaztelerarako itzulpen zerbitzua egongo da.

Gonbidapena zabalik dago! 

Ikusi hemen Goienan Beñat Arzaduni egindako elkarrizketa.

https://goiena.eus/arrasate/1771418278075-benat-arzadun-garapenerako-eta-laguntzarako-ez-dira-40-euro-bideratzen-biztanleko

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak