Urriak 20, elkartasuna irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Mundukide 2024ko urr. 23a, 08:15

Urriak 20, igandea. IX.Mundukideko Lasterketa Soldiarioa. Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko astea.

Hasi dira antolakuntza taldeko Athlon, Ikerlan eta Fagor Elektronika kooperatibetako boluntarioak Otalora jauregiko aparkalekura etortzen. Denen artean hasi dira pankartak zabaltzen, dortsalak gertatzen, mahaiak eta toldoak astintzen, metako arkua puzten, eta eguna argitzen doa bitartean. Poliki, polik,i lankidez eta lagunez betetako autoak iristen doaz parkinera. Ateak zabaltzerakoan kamiseta berdineko “clonak” ateratzen dira. Dortsalak hartu eta badoaz kontu-kontari “Urkuluko athletismo pistara”.

Urtegira iristerakoan, UDA kirol elkarteko taberna, Harreman dendako kafetegia eta Aretxabaletako paellagileen txistorra pintxoak prest. ONGI ETORRI Mundukideko 9. Lasterketa Solidariora!- dio speakerrak- .

Hasi dira ezagunen agurrak gurutzatzen. “Kaixo aspaldiko, zelan?” “ Azkenengo aldiz iaz hementxe ikusi ginen, eh?”.  “Pufff entrenatu gabe nator baina taldean bat falta zen eta…”

Megafoniak 10.00 etan haur eta gaztetxoen lasterketak hasiko direla gogorarazten du.  Bakoitza bere lekura gogotsu domina irabazteko.

10.30 etan 100 pertsonatik gora atera dira oinez Urkuluri buelta ematera. Ordubeteko berriketaldi goxoa gorputza mugituz eta begiradak mendi magaletan barrena.

11.00 ak dira eta x3 lasterketako korrikalariak saltoka beroketa lanetan. Guztira, 3 pertsonez osatutako 22 kooperatibetako 47 talde irteerako arku azpian. Pum! Hasi da lasterketa, 6 km eta milaka pausu! Pausu bakoitza elkartasun istorio bat.

12.00 etan denok berriz irteera puntura goizari bukaera emateko eta 9 talde podium gainean.

Nork irabazi du?

Elkartasunak irabazi du.

Eskerrik beroenak atzo Urkulun izandako parte-hartzaile, boluntario, kooperatiba eta ekitaldi hau posible egiten duten babesleei. Hamargarren edizioan elkartuko gara berriro, bitartean lankidetzan jarraituko du Mundukidek.

Sailkapen orokorra

Aurkitu zure taldea argazkitan

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak