Giza Garapenaren Indizearen arabera antolatzen baditugu herrialdeak, Mozambike 185. postuan dago, eta, beraz, bertako biztanleak dira giza garapenaren rankingean (GGI) lekurik okerrenean daudenak. GGIak honako aldagaiak ditu kontuan: bizitza luze eta osasungarria, ezagutza eta bizi-maila duina. Beraz, eragina dute, besteak beste, Mozambikeko bizi-itxaropena 59,33 urtekoa izateak, heriotza-tasa (‰ 8,79) eta per capita errenta 424 eurokoa izateak.
Herrialdeko iparraldean berriz egoera latzagoa da, pobrezia errotuak Mozambikeko iparraldeko biztanleriaren % 75ari eragiten dio eta nekazal familiak, bataz beste, urtean 300 €-rekin bizi dira.
Harreman eta Mundukideko lankidetza programa, nekazal ekoizpena handitzen eta produktuen dibertsifikazioan oinarritzen da. Tokiko biztanleek gaitasun handiagoa izan dezaten garapen ekitatibo eta jasangarriari lagunduko dion errenta sortzeko, pertsona autonomoak, erresilienteak eta buruaskiak izan daitezen.
Lankidetza programaren ezaugarri batzuk:
- Programan parte hartzea, nekazariak berak, erabakitzen du.
- Programak ez du ondasun materialik, ez eta soldatarik banatzen.
- Programak ez du nekazarien pentsamoldeetan eragiten, ez eta bere kabuz irabazitako dirua non gastatu ere
- Programak ez du herrialdeko makro-egitura aldaketa sustatzen.