Markaideren lehendakaritzapean, nazioarteko erreferentzia-eredu bat eraiki du banaketan, bazkide, bezero eta langileekiko konpromisoan oinarrituta, eta, gainera, gizartean integratzen da, ongizate ekonomiko eta sozialaren hazkundearen gizarte-inpaktua sortuz.
Aitorpenaz gain, Food 4 Futuretik 10.000 euroko txeke bat jaso du, Markaidek gure erakundeari, Mundukideri, bideratzea erabaki duena, Eroskirekin dugun lankidetza estuan eta bertan gauden hainbat herrialdetan elkarrekin lantzen ditugun proiektu ugarietan oinarrituta.
Josu Urrutia, Mundukideko zuzendariak, eskerrak eman dizkio honako hitzekin: “Ohore bat da Mundukiderentzat sari hau jasotzea, bai ordezkatzen duenagatik, bai horrek dakarren balioagatik. Horregatik, gure konpromisoa da orain gure programetan berriz inbertitzea, ahalik eta eragin handiena sor dezan pertsonen bizitza hobetzeko.”
Eskerrik asko, Agustin!