Mundukideko 2 lan ildoak kontutan hartuta, perfil ezberdinetako kooperanteak behar izaten ditu.
Nekazaritzan adituak: Ezaugarri honetako kooperanteak, Mundukidek Afrikan garatzen dituen proiektuetara bideratzen dira, izan ere, nekazari-garapena da Mozambiken eta Etiopian Mundukidek erabiltzen duten garapenerako bitarteko nabarmenena.
Kooperatibagintzan adituak: Kooperante hauen ezaugarriak, normalean gure inguruko kooperatibetan lanean aritutako pertsonetan aurki daitezke eta Hego Ameriketan laguntzen ditugun programetan aritzen dira gehien bat , gestio, antolaketa eta formazio alorretan besteak, beste.
Kooperanteak hasieran hartzen duen lan konpromisoa 2 urtetakoa izaten da eta hortik aurrera bi aldeak ados egonez gero jarduera luzatu edo bukatutzat eman daiteke. Kooperante batek batez beste Mundukideko programetan lanean ematen duen denbora 4 urtetakoa dela, baina badira jadanik 10 urtetik gorako esperientzia dutenak ere. Badira beste batzuk, bizitza laboralari bukaera ematen diotenean, itsasoa zeharkatuz kooperante lanetan hasten direnak, ere. Beti dago denbora, gogoa izanez gero.
Gaur egun 11 kooperante ari dira Mundukiderekin lanean, 4 Afrikan eta 7 Hego Ameriketan. Hauetariko batzuk, familiarekin bizi dira eta beste batzuk bakarka heldu diote bizitzako pasarteari. Etor, Asier eta Jon arrasatearrak dira eta Beñat oreretarra da baina Debagoienarekin harreman oso estua dauka.