100.000 pertsonagatik, elkartasuna ezin da gelditu!

Erabiltzailearen aurpegia Mundukide 2020ko uzt. 28a, 12:13

Erabat garrantzitsua izan da 2019. urtea Mundukiderentzat. Alde batetik, Brasil eta Mozambikeko programak hazi egin direlako eta bestalde, Etiopia, Ekuador eta Kolonbian lan berriak gorpuzteko balio izan duelako. Ondorioz, 100.000 persona baino gehiago izan dira Mundukideko garapenerako lankidetza lanaren onuradunak. Euskal Herrian berriz,Gehikoop proiektuari ere hasiera eman genion, kooperatibetan eta hezkuntza eremuan gizarte eraldaketaren ikuspegi orokorra txertatzeko helburuarekin.

 

Hala ere, fundazioako lehendakaria den Iñigo Albizurik bere agurrean azpimarratzen duen bezala, une honetan, munduko gaurkotasuna eta Mundukideren jarduera markatzen duena COVID-19a da. Pandemiaren ondorioz Etiopiako programa geldirik dago, baina Euskal Herrian bezala, Mozambiken, Brasilen, Kolonbian eta Ekuadorren lanean jarraitzen dugu, herrialde bakoitzeko erakunde aliatuekin lankidetzan, osasun eta segurtasun protokoloak errespetatuz, krisialdiak bortizki joko dituen eta Mundukideren ekarpena gehien behar duten pertsonen ondoan jarraitzeko.cHorietako pertsona askorentzat birusa beste arazo bat besterik ez da, indarkeria, gaixotasunak, izurriteak, ustelkeria, diskriminazioa, lur falta, eskolara joateko ezintasuna, bortxaketak eta abarrez betetako zerrenda luze bati gehitutakoa. Haur, gazte eta heldu guzti horiengatik, gure zereginarekin jarraitu behar dugu, elkartasuna ezin baita gelditu eta zure lantzararekin kontatzen dugu.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak