Hala ere, fundazioako lehendakaria den Iñigo Albizurik bere agurrean azpimarratzen duen bezala, une honetan, munduko gaurkotasuna eta Mundukideren jarduera markatzen duena COVID-19a da. Pandemiaren ondorioz Etiopiako programa geldirik dago, baina Euskal Herrian bezala, Mozambiken, Brasilen, Kolonbian eta Ekuadorren lanean jarraitzen dugu, herrialde bakoitzeko erakunde aliatuekin lankidetzan, osasun eta segurtasun protokoloak errespetatuz, krisialdiak bortizki joko dituen eta Mundukideren ekarpena gehien behar duten pertsonen ondoan jarraitzeko.cHorietako pertsona askorentzat birusa beste arazo bat besterik ez da, indarkeria, gaixotasunak, izurriteak, ustelkeria, diskriminazioa, lur falta, eskolara joateko ezintasuna, bortxaketak eta abarrez betetako zerrenda luze bati gehitutakoa. Haur, gazte eta heldu guzti horiengatik, gure zereginarekin jarraitu behar dugu, elkartasuna ezin baita gelditu eta zure lantzararekin kontatzen dugu.