Gehienok etxean gauden bitartean, Mundukideko kooperanteek lanean ari diren herrialdeetan gelditzea erabaki dute.
Koronabirusa Afrikan dago jadanik, osasun sistema ahulena duen kontinentean eta baita ere desigualtasun handiena duten Latinoamerikako herrialdeetan. Denoi gertatu zaigun bezala, ustekabez harrapatu ditu lankideak eta oso arduratuta daude. Oraingoan ere pandemia honetako kaltetuenak beraiekin lana egiten duten bezalako pertsona zaurgarriak izango direla aurreikusten dutelako.
Gure lankideak, Ekuadorren, Kolonbian, Brasilen, Etiopian eta Mozambiken konfinatuta badaude ere, tokiko bazkideekin batera lanean jarraitzeko asmoa daukagu oraingo egoerari eta sortuko diren behar berriei aurre egiteko.
Bideo hauen bitartez, Asier Elorza, Iker Cabrejas eta Jon Arruti lankideek, lanean ari diren herrialdetan egoera nola bizi duten kontatuko digute.