Landa-eremuko emakumeak funtsezko eragileak dira garapen jasangarrirako beharrezkoak diren aldaketa ekonomikoak, ingurumenekoak eta sozialak lortzeko, baina kreditua, osasun-laguntza eta hezkuntza eskuratzeko aukera mugatua dute aurrean dituzten erronka ugarien artean. Horiek larriagotu egiten dira, gainera, mundu-mailako krisiengatik — ekonomikoa eta elikagaiena — eta klima-aldaketarengatik.
EMAKUMEAK ahalduntzea funtsezkoa da landa-eremuko pertsonen, familien eta komunitateen ongizaterako, baina baita ere munduak behar beste duen elikagaiak era jasangarrian ekoizteko duten ezinbesteko ekarpena. Egoera honen aurrean, nekazarien gaitasunak areagotzeko lan egiten du Mundukidek, diru sarrera modu orekatu eta jasangarrian handitzeko, eta, hartara, gizon eta emakumeen ongizate mailaren artean dauden alde handiak murrizten laguntzeko.