Beñat Arzadun Mundukideko kooperantea Majunen, Mari Luz Tome boluntarioen ordezkaria eta Andoni Uribeetxeberria, Harreman GKEko ordezkaria izan ziren bertan.
Bileran, Guidok eskerrak eman zizkion Mundukideri, bertako biztanleen bizi baldintzak hobetzen eta herriaren garapenean egin duen lanagatik eta Arzadunen lana azpimarratzeko eta zoriontzeko aprobetxatu zuen. Horretaz gain, elkarlanean jarraitzeko asmoa azaldu zuen eta etorkizunera begira herria hobetzeko dituzten asmoen berri eman zien.
Mundukideko ordezkariek, berriz, eskerrak eman zizkioten Guidori bere harreragatik eta egun hauetan egin dituzten bisiten berri eman zioten. Horretaz gain, Mundukidek Majunerako aurreikusita dituen proiektuekin jarraitzeko konpromezua azaldu zuten.
Mundukideko ordezkariek Majuneko soroak eta baratzak bisitatu zituzten atzo eta gaur Mandimbara joango dira.