Mozambikeko Niassa probintziara iritsi gara Mundukideko kideak

Erabiltzailearen aurpegia Mundukide 2019ko uzt. 26a, 13:49

Mundukide Fundazioko ordezkariak Mozambike iparraldeko Niassa probintzian gaude. Marrupa eta Majune herrietan fundazioak dituen programak bisitatuko ditugu Beñat Arzadun Mundukideko kooperantearen eskutik, zeinak 17 urte daramatzan Mozambikeko nekazariekin lanean.

Fundazioko proiektuek lorpen esanguratsuak lortu dituzte bertakoen bizitzak hobetzeko helburuarekin, eta egun, Niassa eta Cabo Delgado probintzien artean 15.000 nekazarirengana iristen dira onura horiek. 
 
Mozambikera Euskal Herritik joan den taldea osatzen dute honako hauek: Gernikako Maier kooperatibako Eneko Redondo; Aretxabaletako Hiruatx GKEko Oihana Arietaleanizbeaskoa; Arrasateko Harreman GKEko Andoni Uribeetxeberria; Mundukideko boluntarioen arduraduna Mari Luz Tome; Mundukideko komunikazio arduraduna Urri Urizar; Mundukideko Afrikako proiektuen kudeatzailea Adrian Lamas; eta Goienako kazetaria Amaia Zabala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak