Joxe Ramon laguntzaile boluntario nekaezina izan dugu Mundukiden. Bera zen printzipio kooperatiboak transmititzeaz arduratzen zena. Gurekin lanean hasten ziren pertsona guztiek nabarmentzen zuten Joxe Ramonekin ordu batzuk partekatuz hartzen zuten gozamena, tarte horretan transmititzen baitzizkien printzipio kooperatiboenganako zeukan pasioa, Arizmendiarrietarekin bizi izandako esperientziak eta kooperatibez zeukan ideia, gizarte eraldaketarako tresna diren aldetik.
Joan zen astean barne araudi berria onartu zuen Patronatuak. Bertan izan zen Joxe Ramon ere, modu aktiboan kolaboratzen.
Mundukiden izan zen azken aldian, Laboral Kutxaren eta Mundukideren eskutik irailean Ekuadorrera joango diren gazteak elkarrizketatzen ibili zen. Hunkituta zegoen, horrenbesteko prestakuntza eta giza bertuteak zituzten gazteekin topo egitearren.
Eskerrik asko, Joxe Ramon, zugandik jaso duguna munduan zehar zabalduko dugu, Mundukidea izango zara betiko!