2016ko mikrokreditoen kanpainaren dirua motoponbak erosteko erabiliko da. Motoponbak maileguan eskainiko zaizkie nekazariei, behin uzta jasotakoan zorra dirutan itzultzeko.
Marrupa distritua Mozambike iparraldean dago, munduko 4. herrialderik pobreena. 58.700 biztanle ditu eta bizi-itxaropena, 44 urtekoa da. Nekazaritza da jarduera ekonomiko nagusia eta familia asko urte osoa 100 euroren baliokidearekin bizi dira.
Ekarpenak Laboral Kutxako edozein bulegotan egin daitezke. Horretarako, espresuki prestatutako fitxak bete egin beharko dira, eta bulegoan bertan eman. %20 eta 30 arteko kenkaria fiskala lortu daiteke, bakoitzaren erregimenaren arabera.