Mundukide Fundazioak nazioarteko lankidetza eta laguntza humanitarioei buruzko Dreamworks saioan parte hartuko du

Erabiltzailearen aurpegia
Mundukide Fundazioak nazioarteko lankidetza eta laguntza humanitarioei buruzko Dreamworks saioan parte hartuko du. Saioa azaroaren 27an, ostegunean, izango da Aretxabaletako Otalora jauregian, 9:00etan hasita. Jardunaldia egun osokoa izango da.

Bertan nazioarteko lankidetza eta laguntza humanitarioen eremuan kanpoko esperientziak azalduko dituzte hainbat erakundetako kideek; hala nola, Garapenerako Lankidetzaren Agentzia, ACID, Mugarik Gabeko Medikuak (MSF), Euskadiko GGKE koordinakundea, Mundukide Fundazioa, Fagor Edergarden, Alecop S.Coopp., eta LKS Ingeniería S.Coop.
Mududukide Fundazioaren izenean Josu Urrutia erakundeko zuzendaria mintzatuko da.

Izen-emateak: 943 082 215 edo mondragon-cp@mondragoncorporation.com 

Informazio gehiago: Elkarbide  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.