1. Kanpainaren bidez Elikadura Burujabetzari, nekazaritza ekologikoari eta ekologia feministari loturiko esperientziak ezagutarazi nahi dira, antolaketa komunitarioari eta autokudeaketari dagokion balioa emanez, herritarrekin esperitzia eta praktika “bizi” eta “errealak” partekatuz: iparraldeko eta hegoaldeko ikuspuntuak uztartuz.
2. Herritar eta bailarako mugimedu eta elkarte sozial guztiak gonbidatzen ditugu jardunaldi honetan partehartzera; ekarpen eta ikuspuntu anitzak batzea garrantzitsua delako eredu ezberdin bat sortu eta garatzeko bideak eraiki nahi dituen norbanako edo talde ororetzat.
3. Ekitaldiaren xehetasun guztiak Mundukideren Web orrian topatu ahal izango dituzue eta Goina aldizkariarekin batera banatuko diren eskuorrietan. 10 ekitaldi ezberdin antolatu dira, hainbat herrietan eta formatu ezberdinetan; guztiak herritarren interesa astetzeko helburuz.
4. Ekitaldi guztietan haurtzaindegi zerbitzua egongo da, baina aurrez jakinaraztea komeni da. ( 943.77.17.38)