23 estatuko 15 .000 lagunek eta mundu osoko 250 gonbidatuk hartuko dute parte sei egunetarako antolatutako ekintza eta ekitaldietan. Gaur egun, MST 400.000 familiaz osatuta dago eta erabiltzen ez den lurra botere gabeen eskuetan gera dadin eta nekazaritzako erreformaren alde lan egiten dute.
“Lucha, Construir Reforma Agraria Popular” lemapean antolatutako Kongresuaren helburu nagusiak hauexek dira:
- · Mugimenduaren gaur egungo egoeraren balantze kritikoa egitea.
- · Lurraren alde borrokatzeko modu berriak eraikitzea.
- · Basilerako Nekazal erreforma berria eta eraldaketa sozialerako ildoak lantzea
- · MSTren 30. urteurrena ospatzea
Orain dela 30 urte hasitako bezala, MSTk latifundioetan erabiltzen ez diren lurrak okupatzen jarraitzen du. Izan ere, egoera larrian dauden milaka familiek lurra behar dituzte bizi-irauteko eta ekonomiari eutsi ahal izateko. Gaur egun, 1,5 miloi pertsona (300.00 familia) MST ko asentamentuetan bizi dira eta beste 150.000 oraindik akanpamentuetan daude. Honek esan nahi du, 300.000 familiei, bataz beste 15 urte lurrak okupatzeko txaboletan bizi izaten egon eta gero, lurren jabetza lortu dutela eta adreiluzko etxetxoetan bizitzera pasa izan direla. Beste 150.000 familia oraindik, pistoleroen eta eskabadoren beldurrez bizi da egur xafla eta txapazko teilatu azpian.
MST, MUko Lanki ikertegia eta Mundukideren arteko elkarlana 2000. urtetik dator, Brasilgo nekazal mugimenduan eredu kooperatiboa ezartzeko asmoz. Brasildarrak sei urtetan enpresa mota honen ezaugarriak aztertzen aritu ondoren, Brasil hegoaldean kokatzen den Parana eskualdean jarri zen martxan lehen esperientzia bateratua.
Gaur egun, bada helburu berdinak dituen bigarren programa bat Sergipe estatuan eta elkarlanaren emaitzak denon arteko lana goxatzen dute.