Mozanbikeko iparraldeko nekazal guneko bizitza xinplea bezain gogorra da. Familia bakoitzak bere etxea eraikitzen du, bere lur saila lantzen du, ehun koloretsu edo bigarren eskuko jantziekin janzten da eta ez dute etxean ez argirik ez urik ezagutzen.
Ez dute erantzukizunik nori eskatu...ez dutelako ez aseguru, ez banketxe, ez sendagile, ez eta enpresa zerbitzurik. Bizirik mantentzea da eginkizun nagusia!
Zuk ere nahi baduzu, nekazariei izugarri laguntzen dizkien kreditu sisteman parte har dezakezu Euskal Herriko Laboral Kutxaren bulegoetara etorrita edo eta www.mundukide.org web orrialdearen bitartez!
Mundukidetik pertsona eta jendarte bidezkoagoetara aldatzea bilatzen dugu, eta norbere buruaren kudeaketa maila altuagoetara iristea. Horretarako, autonomia funtsezkoa da; pertsona, elkarte eta herri bakoitzak erabaki dezan nolako jendartea izan nahi duen.