Kreditu finantzieroa izatetik, teknologikoa izatera pasatzen ari da.
Baratzetan inplementatutako teknika berriek eta mikrokredituen sistemaren urtez urteko kanpainek aurrerapen handia ekarri dute Marrupa eta inguruko nekazal familien ekonomian batik bat. Eta inportanteena, 2006tik 2010era umeen desnutrizio kasuak %30ean jaitsi dira !
Marrupako baserritarrek egiaztatu dute, nekazaritza, janaria lortzeko izateaz gain, dirua lortzeko modua ere badela. Jasotako kreditua dirutan itzuli beharrak produktuak saltzeko merkatuaren bila bultzatu ditu eta betidanik ekoiztutako produktuekin jarraitzeaz gain (artoa, babarruna, kalabaza...), dirua ematen dizkien produktu berriak ekoizten dituzte orain .
Baratzetan inplementatutako teknika berriek eta mikrokredituen sistemaren urtez urteko kanpainek aurrerapen handia ekarri dute Marrupa eta inguruko nekazal familien ekonomian batik bat.
Aldaketa nabarmena izaten ari da eta Mozambikeko gobernuak hamar urtetan behin herrialdeko nekazaritzaz egiten duen azterketako datuetan islaturik ere gauza bera agertzen da. Azken bi azterketak 1999. eta 2009. urteetan egin ziren eta garbi ikusten da Marrupako distrituan iraupen nekazaritza praktikatzetik, nekazaritza mistoa egitera salto handia eman dutela. Datuek erakusten dutenaren arabera, Niassa probintziako gainontzeko distrituetan izan dena baino handiagoa izan da aldaketa Marrupan. Zehazki, komertzializatzeko ekoizten duten baserritarren portzentajeak 11 puntu egin du gora Marrupan, orokorrean Niassa probintzian 5 puntu igo denean. Komertzializatzeko ekoizten duten baserritar portzentaje handiena duten distrituekin konparatuz gero, Marrupa hamargarren lekutik zazpigarrenera pasatu da.
Baserritarrek beraiek esaten dute, saltzeko diren produktuei lanordu gehiago eskaintzeagatik txikitu dela gosea Marrupan. Eta gauza bera egiaztatzen du Marrupako mojen desnutrizio etxeak: 2006tik 2010era umeen desnutrizio kasuak %30ean jaitsi dira.
Gaur egun, nekazal sistema barruan aldaketa teknikoa bultzatzen ari garenean, kredituen sistemak garrantzia handia izaten jarraitzen du. Azken urteetan nekazariei emandako kreditua ekonomikoa izan bada soilik, momentuan insumo eta zerbitzu mailegua indartzeko lanetan dago egin beharra (motobonba, bi gurpileko traktorea, etab…) eta jadanik eraldaketa ikusgarriak gertatzen ari dira, guztietan handiena baratzetarako ureztapen sistemen ugaritzea delarik.
Aurrekoari kreditu Finantzieroa eta berriari kreditu Teknologikoa deituaz ondorengo taulan ikus daiteke biek hasieratik hona izandako eboluzioa.