Mundukide jende askok eta oso anitzak osatzen dugu eta 2013ko Topaketarako dugun helburua, denon artean egiten dugun talde berezi eta indartsuaz jabetzea da. Gure gauzatxoak kontatzea … ondo egindakoak ospatzea, arazoak konpartitzea eta bakoitzaren ekarpentxoak kontutan izatea. Beraz, gure artean espero zaitugu abenduak 27an. DENOK GARA MUNDUKIDE!
Abenduak 27, ostiralea, kultur Aten urteko topaketa egingo dugu hainbat kooperatante ere gure artean daudela aprobetxatuaz.
Kultur Ateko Loramendi gelan · Arrasate/Mondragón
Egitaraua
10.30: Irekiera · 2013 urteko balantzea · 2014-2017 Plan Estrategikoaren aurkezpena.
11.00: Kafea
12.00: Balama (Moz) programaren egoera/ Maria Castillejo, koordinatzailea
12.30: Sergipe (Brasil) programaren egoera/ Amaia Aseginolaza, kooperantea
13.00: Elkarrizketa librea
13.30: Bazkaria (baieztatu aurrez mesedez, uurizar@mundukide.org /688681140)